XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ESNESALTZAILEA: (Sartzen) Deitu egin nauzu ume? Gaztatxoak erosi nahi dizkidazu?.
AMAL: Zelan erosiko dizkizut ba, dirurik ez badut?.
ESNESALTZAILEA: Orduan, ume, zertarako deitzen didazu? uf! Hau da hau denbora galtzeko modua, gizon!.
AMAL: Ahal banu, zurekin joango nintzateke....
ESNESALTZAILEA: Nirekin! zer diozu?.
AMAL: Bai; hain da handia, han urrunean, bidean zehar, aldarrikatzen entzuten zaitudanean sartzen zaidan goibeltasuna!.
ESNESALTZAILEA: (Bere balanzina lurrean utziz) Eta zuk, zer egiten duzu hemen seme?.
AMAL: Osagileak ez irtetzeko agindua eman dit, eta hemen ikusten nauzu, toki honetan eserita pasatzen dut egun osoa....
ESNESALTZAILEA: Gaisoa! Zer duzu?.
AMAL: Ez dakit; jakintsua ez naizenez, ez dakit zer dudan.
Baina, esan, esnesaltzaile, nongoa zara?.
ESNESALTZAILEA: Nire herrikoa.
AMAL: Zure herrikoa? Eta hemendik urruti al dago zure herria?.
ESNESALTZAILEA: Nire herria Shamli ibai alboan dago, Panchmura mendien oinean.